Nafarroako gaita

Nafarroako gaita zurezko haize-instrumentua da, bi mihitako tresnen familiakoa. Talde horren barruan, besteak beste, Valentziako dol?aina, Aragoiko gaita, Kataluniako gralla eta Gaztelako dultzaina ditugu. Instrumentu hauetan soinua sortzen da haizea pitan barna eman eta bertako bi mihi edo palen bibrazioen eraginez..

 

GAURKO LIZARRAKO GAITA

Azken finean, prozesu hori denok txikitan egin izan dugun jolasaren antzekoa da. Nork ez ditu inoiz bi hosto hartu eta, elkarren ondoan jarrita, bien artetik haizea eman eta soinua ateratzen ahalegindu? Horixe da, hain zuzen ere, Nafarroako gaitari soinua ateratzeko modua. Erraza dirudi, baina trebezia behar da txukun egiteko.

Pitan sorturiko soinua zurezko tutu koniko batean “tratatu” behar da, nolabait esateko. Tutuak zortzi zulo ditu eta, horiek nola estaltzen diren, halako nota musikala izanen dugu.

 

 

Gaitaren osagaiak. Pita.

 

Pita gaitaren soinua sortzen duen zatia da. Kanaberazko bi pala ditu, hariz eta alanbrez lotuak, eta tudel bat, kanaberak eta zurezko oihartzun-tutua lotzen dituen hodi txiki bat, alegia. Pitaren palak, esan bezala, ibai-bazterretako kanaberaz eginak dira. Ongi leundu behar dira, ia gardenak utzi arte, dar-dar egiteko moduan. Alderik estuenean hariz lotu eta, ondoren, pieza hori alanbrezko bi hari finen bidez tudelari lotzen zaio. Horra, funtsean, Nafarroako gaitaren pita. Instrumentua osatzeko, pita zurezko tutu koniko baten barrenean sartuko da, tudelaren alde zabalenaren inguruan jartzen den kortxozko orri mehe baten laguntzaz. Garai batean lan horretarako ez zuten kortxoa baliatzen, pita eta oihartzun-tutua lotzeko iztupa, hots, landare-zuntza, erabiltzen baitzen.

 

ARTISAU DESBERDINEN PITA GAITAK

 

 

 

Tutua: soinu-gorailua.

Oihartzun-tutua, Nafarroako gaitaren ezaugarri behinena, zurezkoa da, 35 zentimetro luze. Gaitarien belaunaldi batetik bestera, tutua egiteko zuraren kalitatea hobetu da. Izan ere, urteetan eta urteetan ezpela, artea, olibondoa eta antzeko zur arrunta erabili izan dute, baina material horiek erabilita, instrumentuak ez zuen asko irauten eta, gainera, soinuaren egonkortasun gutxienekoa ere ez zuten aseguratzen, zura okertu edo arrailtzen zelako. Egun, gaitagileek beste material batzuk nahiago dituzte, hala nola, palorrosa, palosantoa eta granadilloa. Azken hori da, hain zuzen, gaitari hain berea duen kolore iluna ematen diona.

Tutuaren inguruan uztai batzuk jartzen dira, besarkaderak, alegia, tutua babestu eta finkatzeko eta, aldi berean, edergarri gisa erabiltzen direnak.

Gaita mota asko ditugu Nafarroan eta, hortaz, ezin da esan gaita-eredu bat dugunik. Gehienetan, tutu konikoaren hasieran besarkadera bat jarri ohi da eta, behean, alderik zabalenean, beste 2 edo 3 gehiago. Gaur egun, besarkaderak zilarrezkoak dira, baina letoi eta alpakaz egindakoak ere aurkitu ahal ditugu.

JULIAN ROMANOREN GAITA. XIXn MENDEA.

 

KATEA ETA PITA GAITAREN ZEHAZKIZUN

 

Kanpoko osagaiak.

Gaitarien hizkeran “katea” deitutako pieza gaitaz kanpoko osagaia da. Bi zati ditu: pitari eransten zaion metalezko xafla bat (zilarrezkoa, gaur egun, eta beste metal batzuez egina, antzina) eta xafla hori eta zurezko tutua toki zabalenetik lotzen dituen kate bat. Garai batean xafla hori ahokadurari eusteko erabiltzen zen, gaitariaren atsedenerako.

 

Pieza bera Berpizkunde garaiko beste haize-instrumentu batzuetan erabili zen. “Piruette” deitzen zioten. Barrokoaldian, ordea, hasierako funtzio hori (ahoarentzako atsedenleku izatea) alde batera utzi eta musika-tresnaren edergarri gisa baino ez zen erabiltzen. Egun, gaita apaintzeko jartzen da, izan ere, dotoretasun ukitu bat ematen dio instrumentuari, etorkizunari begira mantendu beharko litzatekeena.

 

 

Nafarroako gaitaren afinazioa

La afinación en la que se apoya la gaita navarra es la de Do. Sin embargo, atendiendo a su tesitura natural, responde a una afinación en Sol. Ahora bien, dependiendo de la forma de construcción del tubo cónico de madera, teniendo en cuenta la diversidad de gaiteros constructores que ha habido en Navarra, podemos encontrarnos con gaitas en Do sostenido o incluso en Re.

 

 

el tambor de gaitalos constructores de gaitasel gaiteroel repertorio de gaita navarralos Gaiteros de Estelladiscografía de gaita navarra NOVEDADES


E-mail: gaitanavarra@hotmail.com

Zarrakazteluko gaiteroak - Gaiteros de Carcastillo

Orriaren egileak: Zarrakazteluko Gaitariak Rosa Villafranca eta Angel Mari Aldaia. Gaurkotzeko prozesuan. 2008ko otsaila.