KRISKITIN

KRISKITIN dantza taldea 86.urtean hasi ginen antolatzen Durangoko Euskal jaien mendeurrenean, hain zuzen ere. Orduko artan, TRONPERRI ZAHARRA, izenez plazaratu ginen, izan ere, partaiderik gehienok lehengo TRONPERRI, dantza taldekoak baikien.
Hurrengo urtean 87an, KRISKITIN izenaz kaleratzen gara, gure lehen saioa Durangon eskainiz, maiatzean. Lehen-lehen unetik gure taldeak ikuskizen arin, atsegin eta deigarriak montatzeko bideari ekin zion, bertan; dantza, musika, betsoak eta abestiak tartekatuz, beti ere, ikuslegoa dantzara hurbiltzeko asmo eta helburuz.
Bide horri jarraituz motatu genuen lehen ikuskizunari BERRASI izena jarri genion,hots; berriro hasi, honi MUNTXARAZ izenekoak jarraitu zion, gero KRISKITIN HOTSA eta azkena AMILLANPETIL deritzona izan da, beste leku batzuen artean Oloruen, Donapaleu (Frantzia) eta Porriņo (Galixa) ikusgai egon dena.
Hasieratik neska zein mutilen partehartzea haundia izan da, taldetik 135 dantzari eta 43 musikari igaro direlarik. Gaur egun 69 dantzarik eta 15 musikarik dute hauei guztiei eskena muntaketa eta jantziak prestatzeaz arduratzen dien beste 10 lagun behar zaizkielarik.
Hasierako orrialdea