TOLAREA KOFRADIA
6.KAPITULOA

OHOREZKO KOFRADIAKIDEEN
TRONURATZEA


Euskal Herriko eta kanpoko 19 kofradia bildu ziren atzo Hernanin

Kofradiakide berriek zin egin zuten ‘nonahi eta beti’ sagardoaren alde arituko direla  Biterin egin zen ekitaldi nagusia eta gero Larre-Gainen bazkaria.

Kofradiakide berriak. Ezkerretik: Tiburtzio Odriozola, Martin Garmendia, Etxebarren (semea), Kristina Goñi -Kofradiako lehendakaria-, Joxetxo Lizarreta, Andoni Aizpuru eta Elixabet Garmendia zin egin ondoren

Urtero bezala, traje elegante eta bitxi asko paseatu zituzten herrian. Goizean, Hernaniko Kofradiak ongi etorria egin zien beste kofradia guztiei. Aurten 19 izan dira: Ttoro, Ziburutik; Pimiento del Piquillo, Lodosatik; Arto Zelai Talo, Oreretatik; Relleno y Tostón, Bergaratik; Kandelarioko Txorizoa; Bidasoako Izokia; Tolosako Babarrunak; Kantauriko Antxoa, Cofradia Vasca de Gastronomia eta Queimada Donostiatik; Eibarko Bakailua; Noreñako Sabadiego; Sakanako Txistorra, Altsasutik; Beasaingo Odol-kia; Zarauzko Txakolina; Ardoaren eta Txakolinaren kofradia, Bilbotik; Amuarraiaren kofradia, Senperetik eta Guijuelo kofradia Salamancatik. 


Kofradikideak pozik
Odriozolak, Lizarretak -hernaniarrak biak-, M. Garmedia, Etxebarrenek (semeak), Aizpuruk eta E. Garmendiak gustora hartu zuten Ohorezko Kofradiakide izendatzea eta sagardoa zabaltzeko konpromisoa. Mertxe Etxeberria alkatea ere han zen eta kofradia guztientzat eskerroneko hitzak izan zituen. Ekitaldian dantzariak eta Kantuzek ere parte hartu zuten. 
Bukaera aldera, Tolarea kofradiako beste bi lagun berri onartu ziren: Jean Pierre eta Liliane Aragon.


BESTE IRUDIAK 

 

Kofradiakide berriak beraien diplomak jasotzen.


 

Kupelaren aurrean kofradiakide berrien zin egitea


Beste kofradien ordezkariak

Egitaraua

Menua

Kofradiakideen ohorezko tronuratzea

 

 

HERNANI, sagardoaren lurraldea. www.sagardoa.com
Jon Garmendia Olarra, 2000. jongar@jet.es