TOLAREA KOFRADIA
EKITALDIAK
SAGARRA ETA SAGARDOAREN EGUNA
Irailaren hirugarrengo igandean ospatzen da, sagarrondoen fruituak heldu direnean eta
sagardotegiak uzta jasotzeko eta sagardoa egiteko prestatzen hasten direnean. Herriko
enparantzan erromeri txiki bat antolatzen da, ikuslegoak Hernanin dauden hamaika
sagardotegi komertzialen sagardoa dastatzeko aukera dauka, baita taloak eta otartekoak
jateko ere.
Aintzinean sagardoa egiteko erabiltzen ziren tresnerien eta nola egiten den sagardoa ere
erakusten da tolare txiki baten bidez; bertan lorturiko zizarra ere dastatzerik badago.
Sagar erakusketa bat ere egiten da, 120 sagarra mota ezberdinak, bakoitza bere izenarekin
ikusi litezke.
Ospakizun honen aurreko astean, erakusketa didaktiko bat egiten da: argazki zaharrak,
sagarrondoen gaisotasunak, txertoak, hitzaldiak eta abar. Bere garaian sagardotegitan
abestu ziren bertso zaharrak eta izan zuten aprezioengatik gaur arte iraun dutenak ere
ikusterik irakurtzerik badugu. Erakusteta honek ikastoletatik etorritako aurren artean
arrakasta oso ona izaten du. |
|