Hernaniko 'Berriak'
saltzaileen elkarteak (alde zaharreko dendari eta tabernari biltzen duen elkarteak)
herriko sagardoarekiko sensibilitate eta afizio ezberdineko pertsonak kontsultatu eta
bizpahiru alditan bildu ondoren 'Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradia Hernanin.
Tolarea' izeneko kofradia sortzea erabaki zuten, 1996ko Urtarrilan.
Lehendabiziko lehendakaria Txarli Irazu izan zen eta bere biltzarra honela osaturik
zegoen:
Idazkaria: Marisol Agirre
Diruzaina: Karmele Mujika
Ahoslariak: Imanol Larretxea, L. Gorrotxategi, A. Lapazaran, Isabel Cascos, A. Uralde.
Eginiko lehen urratsa estatutuak onartu eta FECCGA-ean sarrera eskatzea izan zen.

Hernaniko argazki zaharra, atzean
Atsegindegi etxea, eskuinean berriz Biteri
|
|